KOMUNIKATUAK


Gora Konstituzioa

 

Gaur eta hemen Konstituzioa ospatzen ari gara, gure historian bake eta ongizate handiena eman digun marko politikoa, gure arbaso demokrata eta liberalen desio bizia, haiek ez baitzuten ikusi europarren mailan utziko gintuen benetako konstituzioa. Lortu genuen azkenean. Inork ez du zalantzan jartzen nolako aurrerapena izan den denontzat, eta askok, gaizki hezitako haurren antzera, jostailua bazter batean utzi eta harekiko maitasuna galdua badute ere, hementxe gaude gu gure historiaren gertaera politiko gogoangarri hura ospatzeko.

Konstituzioak foru-lurraldeetako eskubide historikoak, askoz lehenago eta aldez aurretik, babestu eta errespetatu ez ezik, haren testu-hasieratik ere eskaintzen dizkigu norbanakoei eskubiderik funtsezkoenak. Eta pertsona duinak bilakatzen gaitu ez botere ekonomiko, polizial edota politikoen arbitrariotasunaren gainetik bakarrik, baizik eta herritar ere bihurtzen gaitu, eta gurekin zerikusia duten gaien erabakietan parte hartzeko aukera ematen digu. Horixe izango da, akaso, erakundeek Konstituzioa guztiz ez maitatzeko zergatia, norbanakoari askatasuna ematen diolako, sekulan ez askatasun gehiegi, norbanakoari gai publikoetan erabakitzeko gaitasuna ematen diolako, alegia. Konstituzioak botere absolutua abolitu zuen, boterearen monopolioa, biziarteko kargua (erregea izan ezik). Hori dela eta, boterearen irrikan daudenak Konstituzioa saihesteko formulen bila dabiltza, eta berdin die demokrazia galbidera doan ere, horregatik asmatzen dituzte modu desberdin batean pentsatzen dutenak ezabatzeko nazionalismo edo ideologia baztertzaileak.

Konstituzioak, ezinbestez, konstituzio demokratikoa denez, babestu eta errespetatu egiten du beste era batera pentsatzen duena, aurrerapen politiko eta soziala bermatzeko modu bakarra baita, nahiz eta boterearen alternantzia onartu beharrean egon, beharrezko den ondasun gisa onartu ere, gainera. Agian, aipatutakoak exijitzen dituelako, Konstituzioak talka, txokatu egiten du joko politikoan bestearen presentzia onartzen ez duten urte askotako absolutismoen kontra, diktadura eta ideologia totalitarioen kontra. Ez dugu behar adinako kultura demokratikorik izan, eta kultura demokratiko hori ezinbestekoa dugu Konstituzioaren aldeko testigantza hau lau haizetara aldarrikatzeko, baita herritarren edozein adierazpen alderdiek monopolizatzeko duten joeren kontra azaltzeko. Askatasunik nagi badugu, Konstituzioak bizirik iraun behar du.

Eman dezagun herritartasun- eta askatasun-testigantzarik, Konstituzioak babestu egiten du eta. Ez dezagun galbidean edo pixkanaka-pixkanaka aldatzen utzi, boteretsuei harresi bat eraikitzearren. Askatasunaren alde emandako urte mordoak ez digu utzi behar askatasunez bizitzeko markoa poliki-poliki bertan behera utzi eta mespretxatu dezagun. Askatasun, ongizate eta bizikidetzaren alde borrokatzea Konstituzioa defendatzea da.
Gora Konstituzioa!

 

Vitoria-Gasteizen, 2007ko abenduaren 6an                                   HIRI-LIBERTATEAK